UZT32025

IndustrIA Araba: nola aplikatu Adimen Artifizial sortzailea zure industria-enpresan GAUR (teknikari aditua izan gabe)


Iraupena: 3 ordu Data: 3/07/2025 - 3/07/2025 Prezioa: Doakoa Ordutegia: 9:00 a 12:00h (Kafea hartzeko atsedenaldia)
Ezagutza arloak: DigitalizazioaIkastaro motak: Doako ikastaroa, Jardunaldia

Gero eta gehiago dira eguneroko lanetan adimen artifizial sortzailea erabiltzen ari diren industria-enpresak, eraginkoarragoak, azkarragoak eta errentagarriagoak izateko asmoz.

Tokiko industrian funtzionatzen ari diren kasu errealak ezagutu nahi al dituzu?

Arabako Ganberan egingo den saio praktiko eta erabat presentzialera gonbidatzen zaitugu, Alvaro Zevallos Digitalentuko bazkide zuzendari eta IndustrIA Schooleko ordezkariaren eskutik. Ekimen aitzindaria dugu hau, adimen artifizial sortzailea industria errealarekin lotzen duena.

Zer ikasiko duzu?

  • Enpresa orok adimen artifizial sortzaileari buruz ezagutu behar dituen gakoak.
  • Arabako industria-enpresetan duen aplikazioaren errealitatea.
  • Benetako kasuak arlo guztietan: marketina, salmentak, berrikuntza, erosketak, bulego teknikoa, ekoizpena, kalitatea, mantentzea, logistika, saldu ostekoa eta gehiago.
  • Lehen minututik ideia praktikoak eskuratzeko aukera emango dizuten dinamika parte hartzaileak.

Ez duzu aldez aurreko ezagutza teknikorik behar, ezta programatzen jakin ere. Ikasteko eta zure negozioa eraldatzeko gogoa besterik ez dituzu behar.

Noiz eta non?

  • Ostegunean, 2025eko uztailaren 3an
  • 09:00etatik 12:00etara (kafea hartzeko atsedenaldiarekin)
  • Arabako Merkataritza Ganebra (presentziala)

Izen ematea doakoa da ekainaren 30era arte (leku mugatuak daude)

Bihur zaitez erreferente zure sektoreko AA sortzailearen erabilera praktikoan!
 

Partekatu

Joan hona Prestakuntza
Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!