Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Txikizkako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean diharduten langileentzako euskarazko prestakuntzarako laguntza-programa.

Arabako Merkataritza, Zerbitzu eta Industria Ganberak, Gasteizko Udalarekin lankidetzan, berritu egin du txikizkako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean diharduten langileentzako euskarazko prestakuntzarako laguntza-programa.

Zertan datza?

2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitartean egindako euskara ikastaroen matrikula-gastuak barne hartzen ditu. Diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko erabiliko den oinarria ezingo da 2.000 eurotik gorakoa izan eskatzaile bakoitzeko.

Laguntza eskatzeko, Eskera Inprimakia behar bezala beteta bidali behar da, ikastaroaren ordainketa eta aprobetxamenduaren frogagiriekin batera, ayudaseuskera@camaradealava.com helbide elektronikora, 2025eko irailaren 19a baino lehen.

Emandako dirulaguntza bateragarri izango da ekimen bera gauzatzeko eskuratzen diren beste batzuekin. Edozein kasutan, dirulaguntza beraren zenbatekoak zein beste dirulaguntza, diru-sarrera, baliabide edo laguntza batzuekin konkurrentzian egonda ortzen den zenbatekoak, ezin izango du diruz lagundutako proiektuaren kostua gainditu. 

Lankidetzan

logo ayuntamiento Vitoria-Gasteiz
Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online