Eusko Ganberek 60 Global Training beka eskainiko ditugu aurten munduan zehar.
Atzerrian profesionalki trebatzeko aukera eskaintzen dizute, enpresetan edo erakundeetan ordaindutako praktikak eginez, zure ikasketetara egokituta.
Beka hauek Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat dira
https://www.spri.eus/laguntzak/basque-global-industry-bekak/
Zertan datza?
Basque Global Industry bekak nazioarteko mugikortasun-programa baten barruan txertaturik daude. Programa horrek 6 hilabeteko lanbide-prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen dizu, zure unibertsitate-prestakuntzaren araberako praktika ordainduak atzerriko erakunde edo enpresetan eginez.
- Gutxienez, 6 hilabeteko iraupena du..
- Goi-mailako unibertsitate-titulua edo goi-mailako lanbide-heziketako ikasketak dituzten 30 urtetik beherako gazteak dira onuradunak.
- Diru-zuzkidura: 1.785 €/hil gordin, 6 hilabetez. Zenbateko gordin horretatik, atxikipen egokia kendu da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Gizarte Segurantzari buruzko araudiek ezartzen dutenaren arabera. Programak bere gain hartuko du gaixotasun, erantzukizun zibil, istripu eta bidaietako laguntzaren arriskuak estaltzeko aseguru-polizaren kostua.
Programa honela egituratzen da:
- Aurrez aurreko prestakuntza-ikastaroa (40-60 ordu), praktikak hasi aurretik emango dena.
- Praktikak atzerrian egitea: Egin beharreko praktikek 6 hilabeteko iraupena dute gutxienez, eta 12 hilabetera arte luzatu ahal izango dira.
Onuradunek prestakuntza praktikoa egingo dute enpresan, eta aldez aurretik planifikatutako eginkizunak beteko dituzte, beren prestakuntzarekin zerikusia dutenak eta behar bezala tutorizatutakoak. Tutoreak praktikaren titularra zuzendu eta laguntza emango dio esleitutako zereginak gauzatzen, eta zeregin horiek gauzatzeko behar diren bitartekoak eta baliabideak eskuetaratuko dizkio.
Onuradunak
Goi-mailako unibertsitate-titulua edo goi-mailako lanbide-heziketako ikasketak dituzten 30 urtetik beherako Euskadiko gazteak dira onuradunak.
Beka jaso ahal izateko baldintzak hauexek dira:
- Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea izatea.
- Graduko unibertsitate-titulazio ofiziala edo Goi Mailako Lanbide Heziketako titulazio ofiziala izatea. Atzerrian lortutako tituluak ere onartuko dira, betiere agintaritza eskudunak emandako homologazioa edo baliokidetasuna aurkezten bada.
- 2026ko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea.
- Praktikak egingo diren enpresa edo erakundeak eskatzen duen profil profesionalera egokitzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta izatea, eskabideak aurkezteko epea ireki aurreko 12 hilabeteetan gutxienez etengabea izan dena, edo azken 10 urteetan gutxienez 5 urtez jarraian izan dena.
- Ingeles maila: B2, unibertsitate-titulazio ofiziala dutenentzat, eta B1, goi-mailako Lanbide Heziketako titulazioa dutenentzat. Hizkuntzen titulazio ofiziala izanez gero, bekaren deialdia irekitzen den egunaren aurreko lau urteetan lortutako edo emandako tituluek baino ez dute balioa izango.
- Bekaren garapen normala eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko zein psikikorik ez izatea.
- Antzeko prestakuntza-helburua duten laguntza edo beken onuradun ez izana, baldin eta haien ibilbidean atzerrian, nazioarteko enpresa edo erakundeetan, 6 hilabeteko edo gehiagoko praktikak egitea ahalbidetu badute.
- Basque Global Industry programako praktikak egingo diren enpresa edo erakunde berean aurretik lanik edo praktikarik egin ez izana.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
- Ezingo dira deialdian parte hartu dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzea dakarren zehapen penal edo administratiboa duten pertsonek.
- Ezingo dute onuradun izaera eskuratu Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako egoeraren batean dauden pertsonek.
Kontsultatu hemen programaren oinarriak.
(*) Bekaren eskatzailearen ardura da erantsitako dokumentuko baldintzak irakurtzea eta dokumentu horretan aurkeztutako oinarriak betetzea.
Zeintzuk dira hautapenaren irizpideak?
- Hautagaien profilaren egokitzapena enpresa hartzaileak eskatutako profilarekin.
- Programarekiko eta eskainitako jarduerekiko motibazioa.
- Hizkuntza* maila. Ahozko eta idatzizko ingeleseko proba irailean. Azterketa nahitaezkoa izango da B2 (diplomatuak eta lizentziadunak) eta B1 (goi-mailako LH) ingeleseko erakunde ofizial bateko titulurik ez duten pertsonentzat, baldin eta gehienez 4 urteko antzinatasuna badute.
Beken helburuak?
- Gazteen nazioartekotzea sustatzea, jarduera profesional bati zuzenean lotutako nazioarteko praktikak eginez.
- Ekonomia- eta gizarte-kohesioa sustatzea, eragile desberdinen arteko lankidetzaren bidez, eta elkarrekiko onura sortzea, bai gaztearentzat, bai enpresa hartzailearentzat.
- Nazioarteko ikaskuntza praktikoaren zeregina indartzea, herritartasunerako, ezagutzarako, kulturen arteko elkarrizketarako eta beste herri eta kultura batzuekiko irekitasunerako balio-sortzaile gisa.
Informazio gehiago
Bilboko Bazkundea: Alameda Recalde, 50, 48008 Bilbo,formacion@camarabilbao.com
BEKA ESKATZEKO DEIALDIA IREKIA UZTAILAREN 23TIK IRAILAREN 21ERA
Kontsultatu hemen eskainitako beken zerrenda
Jarraibideak
Beharrezko dokumentazioa:
- Erantzukizunpeko adierazpena
- Eskatutako dokumentuen zerrenda
- Basque Global Industry 2026 bekak arautzeko araudia
(*) Bekadun bakoitzeko eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da Basque Global Industry Bekak kudeatzen dituen erakunde bakar batean.
Babesleak

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.
945 141 800Kontsultatu online