Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Zure saltokiaren egoera sendotzen eta hobetzen lagunduko dizugu, diagnostiko eta aholkularitza pertsonalizatuaren bidez.

Zertan datza?

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberak, Arabako Foru Aldundiarekin batera, merkataritza sektorerako Alerta Goiztiarreko Programa abiarazi du aurten ere. Alerta Goiztiarreko programak zure saltokiaren hainbat alderdi aztertzen ditu doan, zure merkataritza-kudeaketaren egitura eta indarguneak nahiz ahulguneak ezagutu eta zure saltokiaren kudeaketa optimizatzen duen ekintza-plana eskaintzeko helburuz.

Alerta Goiztiarreko Programa lau fasetan egiten da:

  • Hasierako diagnostikoa: Aditu baten bisita establezimenduaren egungo egoera aztertzeko eta hobetzeko aukerak antzemateko.
  • Neurrira egindako ekintza-plana: Epe labur eta ertainean merkataritza sustatzeko ibilbide-orri argi eta pertsonalizatua ematea.
  • Gauzatzen laguntzea: Etengabeko aholkularitza eta laguntza teknikoa, telefono bidezkoa, online bidezkoa edo aurrez aurrekoa, identifikatutako arloetan espezializatutako adituekin.
  • Azken ebaluazioa: Negozioaren bilakaeraren azterketa eta ezarritako ekintzen eraginaren neurketa.

Deskargatu hemen programari buruzko informazio guztia.

Onuradunak

Arabako txikizkako saltokiek balia dezakete programa hau, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 64., 65. edo 66. epigrafeetan alta emanda badaude eta saltzeko/jendeari arreta emateko gune fisikoa badute.

Parte-hartzaileentzako kostua

Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak oso-osorik laguntzen ditu diruz zerbitzu guztiak.

Izena emateko deialdia


2024ko deialdia itxita

Babesleak

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online