Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbearen osoko bilkura berritzeko prozesua 2025-2027

Merkataritza-ganberak zuzenbide publikoko korporazioak dira. Nortasun juridikoa dute, eta beren helburuak betetzeko jarduteko gaitasun osoa. Herri-administrazioen kontsulta-organoak dira, baina interes pribatuak ere badituzte. Merkataritza, industria, zerbitzu eta nabigazioaren interes orokorrak ordezkatzea, sustatzea eta defendatzea dute helburu, baita enpresei zerbitzuak eskaintzea ere. Bere egitura eta funtzionamendua demokratikoak dira.

Lau urtean behin, gobernu-organoak berritzen dira. 2025eko abenduaren 1etik zabalik dago organo horiek berritzeko hauteskunde-prozesua eta 2026ko irailaren 9an Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen ebazpena argitaratu da EHAAn, hauteskunde-deia egiten duena Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko ganbera ofizialen gobernu-organoak berritzeko.

 

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberaren hauteskunde-erroldako kide dira, eta, beraz, beren hauteskunde-eskubide aktibo eta pasiboa erabiltzeko ahalmenak dituzte, pertsona fisiko edo juridikoak, nazionalak edo atzerritarrak, merkataritza-, industria-edo zerbitzu jarduerak egiten dituztenak eta Araban establezimenduak, ordezkaritzak edo agentziak dituztenak..

Posta bidezko botoa eskatu nahi duten hautesleek irailaren 10etik aurrera urriaren 7ra arte, biak barne, Arabako Merkataritza Ganberako idazkaritza nagusian, behean adierazten diren orduetan edota premiazko posta ziurtatuz eskatu dezakete.  Idatziz aurkeztu behar dute, webgunean deskargatzeko eskuragarri dauden ereduak erabiliz(1.A eredua edo 1.B. Eredua). Eredua beteta aurkeztu beharko da, Posta Bidezko Botoko gidan azaltzen den dokumentazioarekin batera.

Hautagaitza aurkezteko ordutegi eta egunak;

  •  Astelehenetik ostegunera: 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 17:30etara.
  • Ostirala: 9:00etatik 14:00etara

Hautagaitza aurkezteko dokumentazioari edo izapideei buruzko edozein kontsulta egiteko email bat zuzendu dezakezu hurrengo helbidera procesoelectoral@camaradealava.com.

Informazio interesgarria

  • Ikus ezazu errolda sarean hemen.
  • Hauteskunde prozesua: oinarrizko informazioa.
  • Hauteskunde prozesuaren egutegia.
  • A taldeko kandidaturen izendatzea
  • C taldeko kandidaturen izendatzea
  • Posta bidezko botorako gida
  • Araudia
    • ECM/1382/2025 Agindua, azaroaren 28koa, Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioarena.
    • 78/2015 Dekretua, maiatzaren 26koa, merkataritzako ganbera ofizialen hauteskunde-prozedura arautzen duena.
    • Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberaren barne-araubideari buruzko erregelamendua.
    • Merkataritza Ganberen Oinarrizko 4/2014 Legea.
    • EBAZPENA, 2026ko irailaren 1ekoa, Turismo eta Merkataritzako Sailburuordearena, zeinaren bidez hauteskunde-deia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialetako gobernu-organoak berritzeko.
    • EBAZPENA, 2026ko irailaren 1ekoa, Turismo eta Merkataritzako Sailburuordearena, zeinaren bidez baimentzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen hauteskunde-prozesuetako dagozkion eredu normalizatuak.
Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!