AZA252025

Tailer praktikoa: “Nola prestatu zure erakundea jasangarritasunaren gaineko informazioa emateko (CSRD-VSME boluntarioa)”


Iraupena: 4 ordu Data: 25/11/2025 - 25/11/2025 Prezioa: %100 diruz lagunduta Ordutegia: 9:00-13:00
Ezagutza arloak: JasangarritasunaIkastaro motak: Aurrez aurreko ikastaroa

Arabako Ganberak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, CSRDri eta VSMEri buruzko jardunaldi praktikoa antolatu du Arabako Ganberaren instalazioetan, enpresei eskakizun berrietara egokitzen laguntze aldera. Ikastaroa Tubos Reunidos Group enpresako sustainability manager-a den Ainhoa Gonzalezek emango du. Horren bidez, ikuspegi argia eskainiko du jasangarritasun-txostenak Europako estandarren arabera egiteko dauden betebeharren, epeen eta tresnen inguruan. Aukera ezin hobea da zalantzak argitzeko eta esperientziak partekatzeko, CSRD txostenaren arau-eskakizunak ulertzeko eta bere printzipioak aplikatzeko.

Jasangarritasunaren gaineko Informazio Korporatiboari buruzko Europako Zuzentarau (CSRD, ingelesez) berria mugarri izango da enpresek ingurumenean, gizartean eta gobernantzan duten eragina jakinarazteko moduan. Araudi horrek erakundeei — handiak eta ertainak, baita nazioarteko taldeen filialei ere — eskatuko die beren jardun jasangarriaren berri emateko modu zorrotzagoan, gardenagoan eta konparagarriagoan. Betetzea ziurtatze aldera, funtsezkoa da ulertzea zer dakarren eta nola prestatu. 

2025eko otsailean, Europako Batzordeak Omnibus paketea proposatu zuen CSRD eta Jasangarritasunaren gainean izan behar den ardurari buruzko Zuzentaraua (CSDDD, ingelesez) sinplifikatzeko, bereziki ETEei eragiten dien administrazio-karga handiegiaren erronkari erantzuteko. Pakete horrek planteatzen du hautagarritasun-atalaseak igotzea eta informazioa ematera behartuta dauden enpresen kopurua % 80 inguru murriztea, tamaina edo eragin handienekoei arreta emanda. 

Aldi berean, eta enpresa handiek hornitzaileengan eta ETEengan duten “arraste-efektuari” erantzuteko, Europako Batzordeak 2025ean ofizialdu du jasangarritasunaren berri emateko borondatezko estandarra (VSME, ingelesez), burtsan kotizatzen ez duten mikroenpresa txiki eta ertainentzat. Estandar hori bi modulutan egituratuko da: bata oinarrizkoa (informazio orokorra, ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-jasangarritasunaren funtsezko adierazleak) eta bestea aurreratua (bezeroek, bankuek edo inbertitzaileek xehetasun gehiago behar dituzten ETEentzat). Erraza, garrantzitsua eta moldagarria izateko pentsatuta dago, ETEek plantilla bakar batekin erantzun ahal izan diezaieten merkatuaren hainbat eskaerari eta lehen hainbat eragilek ezartzen zizkieten inkesten eta galdetegien patchwork-a saihesteko.

Gainera, gero eta finantza-erakunde gehiagok uste dute jasangarritasuna funtsezko irizpidea dela finantzaketa emateko edo inbertitzeko. CSRDk eta VSMEk zure enpresaren konpromisoa eta sendotasuna datuekin erakusten lagunduko dizu. Horrela, konfiantza sortuko duzu eta aukera berriei ateak irekiko dituzu.

%100 diruz lagundutako jardunaldia

Partekatu

Joan hona Prestakuntza
Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!