URR232025

Esportatzeko eta inportatzeko aduana-prozedurak


Iraupena: 15 ordu Data: 23/10/2025 - 5/11/2025 Prezioa: %100 diruz lagunduta Ordutegia: 9:00-14:00Hiru saio: urriaren 23a eta 29a eta azaroaren 5a
Ezagutza arloak: Garraioa eta LogistikaIkastaro motak: Doako ikastaroa

Ezagutu nazioarteko merkataritzako eta aduana-kudeaketako gakoak: ikasi salgaiak sailkatzen, Incoterm-ak zuzen aplikatzen, fiskalitatea optimizatzen eta dokumentazioa, kobrantzak eta operazio globaletako ordainketak erraztasunez maneiatzen.

Helburuak:

  • Kanpo-merkataritzako eragiketetan aduana-kudeaketa eta nazioarteko dokumentazioa ulertzea.
  • Muga-zergen sailkapena, muga-zergak eta jatorri eta helmugako muga-zergen lehentasunak analizatzea.
  • Merkataritza-transakzioetara aplikatutako nazioarteko fiskalitatea ikastea.
  • Incotermak zuzen aplikatzea eta egoera praktikoak ebaztea, besteak beste, itzulketak, konponketak edo laginak.
  • Nazioarteko eragiketetako kobrantza- eta ordainketa-bitarteko nagusiak ezagutzea.

Programa: 

  • 1. MODULUA: Batasunaren barneko entregak eta eskuratzeak. Nazioarteko merkataritzako aduana-kudeaketa. Oinarrizko kontzeptuak. 
  • 2. MODULUA: Salgaien muga-zergen sailkapena: Sistema bateratua, nomenklatura konbinatua eta Taric. Nola bilatu muga-zergen kodea. Nazioarteko fiskalitatea.
  • 3. MODULUA: Muga-zergen onurak jatorri-herrialdearen arabera. Jatorri-ziurtagiri lehentasunezkoak eta ez-lehentasunezkoak. Nola jakin zeintzuk diren muga-zergen lehentasunak modu praktiko eta sinplean.
  • 4. MODULUA: Incoterms 2020. Kudeaketa praktikoa eta berritasunak. 
  • 5. MODULUA: Kasu ezberdinak: itzulketa, konponketak, laginak, salgaiak kargurik gabe edo bermean bidaltzea eta aldi baterako inportazioak.
  • 6. MODULUA: Nazioarteko kobrantza- eta ordainketa-bitartekoak. Dokumentuak ordaintzeko moduak: Dokumentu-sorta eta dokumentu-kreditua.

Nork emango du:

Cristina Lacave Arias-Camisón

  • Nafarroako Unibertsitatean zuzenbidean lizentziatua
  • Masterra du nazioarteko merkataritzan Nafarroako Unibertsitatean eta ESICen.
  • Esportazio-zuzendaria zenbait enpresetan 15 urtez.
  • Askotariko erakunde eta enpresetan nazioarteko merkataritzan prestatzailea eta aholkularia da.
  • Logistika eta nazioarteko merkataritza irakaslea da Nafarroako Unibertsitatean. 

Ikastaroak % 100eko dirulaguntza jasoko du
 

Partekatu

Joan hona Prestakuntza
Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!