UZT102025
Prestakuntza

Webinar: Nola hobetu dezaket nire negozioaren errentagarritasuna?


Tokia: Online Data: 10/07/2025 - 10/07/2025

Enpresaburuen Webinar honen bidez, interesa duten finantza-arduradunek eta profesionalek  haien ETEaren errentagarritasuna hobetzen ikasiko dute, kostuen kudeaketa eraginkorrago bati esker. Jardunaldian zehar, tresna praktikoak, funtsezko kontzeptuak eta benetako kasuak landuko dira, datuetan oinarritutako erabakiak hartu ahal izateko; horrela, ez da beharrezkoa izango inbertsio handirik egitea eta ezagutza tekniko aurreraturik izatea.

Helburuak

  • Errentagarritasuna hobetzeko oinarri gisa kostuak ulertzeak duen garrantziaz sentsibilizatzea.
  • Oinarrizko tresnak eskaintzea enpresa-kostuak identifikatu, aztertu eta optimizatzeko.
  • Portaera Adierazle Nagusiei eta aginte-koadroei esker, erakustea nola aplikatu daitezkeen kostuen azterketak erabaki estrategikoetan.
  • Enpresa txikien finantzetan adimen artifizialak duen paper geroz eta handiagoa ikertzea.
  • Hazinnova programa ezagutzera ematea, hobekuntza horiek ezartzeko enpresari kosturik sortu gabe.

Edukiak

1.    Errentagarritasuna: irabazietatik haragoko gakoak

  • Salmentak handitzeaz aparte, ulertzea zer den enpresa bat errentagarri bilakatzen duena.

2.    Zure kostuak azaleratu

  • Kostu motak: finkoak, aldakorrak, zuzenak eta zeharkakoak.
  • Nola kalkulatu daitezkeen eta zelan detektatu daitekeen balizko eraginkortasun eza.

3.    Zeintzuk dira dirua galarazten ari dizuten produktuak?

  • Errentagarritasun azterketa bat negozio lerro bakoitzeko.
  • Errentagarritasun gutxiko produktu eta zerbitzuak identifikatzen laguntzeko adibide praktikoak.

4.    Portaera Adierazle Nagusiak eta aginte-koadroa: erabakiak datuen bidez hartzea.

  • Errentagarritasuna kontrolatzeko funtsezko adierazleak.
  • Nola abiatu zailtasunik eta kostu handiko softwarerik gabe.
  • Adimen Artifizialak lagundu zaitzake: enpresa txikientzako tresnak.

5.    Hazinnova: hobekuntzak ezartzea enpresari kosturik eragin gabe

Ez galdu zure negozioa errentagarriagoa egiteko ikuspuntu praktiko eta erabilgarri bat bereganatzeko aukera.

Izen ematea doakoa da. Plaza mugatuak!

Partekatu

Joan hona Agenda
Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!