AZA132025
Logistika

TRANSMODAL Logistika Intermodaleko Foroaren XVII. edizioa


Tokia: Arabako Ganberako Areto Nagusian Data: 13/11/2025 - 13/11/2025

Arabako Ganberak eta Bilboko Portuko Agintaritzak TRANSMODAL foroaren beste edizio bat antolatu dute, zeina ardatz atlantikoko logistikari eta intermodalitateari dagokienez erreferentziazko foroa baita. 

XVII. edizioantren-autobidearen sustapena izango da aztergai, barrualdea eta portua lotzeko irtenbide estrategiko gisa.

Honako hauek izango dira jardunaldian: bost panel tematiko, adituen hitzaldiak eta mahai-inguru bat, non logistika-, tren- nahiz portu-sektoreetako profesionalek hartuko baitute parte. Hala, enpresek, operadoreek eta administrazioek analisia egiteko, esperientziak trukatzeko eta networkinga egiteko espazioa izango da.

Aurreko edizioetan, giltzarri diren zenbait gai jorratu dira TRANSMODAL foroan, hala nola intermodalitatea, Jundizko terminalaren garapena, Atlantikoko korridorea eta jasangarritasun logistikoaren erronkak. Huts egin ezinezko hitzordua da sektore horretan dihardutenentzat.

Programaren aurrerapena eskuragarri duzu dagoeneko; berretsi diren lehen hitzaldiak kontsultatu ditzakezu hemen.

Partekatu

Joan hona Agenda
Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!