Euskadi – Estatu Batuak Enpresa Foroa

Eusko Ganberek (Bilboko, Gipuzkoako eta Arabako Ganberak), Spain-U.S. Chamber of Commercer delakoarekin batera, Enpresa Foro bat antolatu dute, maila goreneko eta nazioartean ibilbide aitortuko hizlariei harrera egingo diena, erabateko eraldaketan dagoen agertoki ekonomiko eta komertzial bat aztertzeko. Aukera paregabea izango da Euskadiren eta Estatu Batuen arteko harremanak markatuko dituzten joerak, aukerak eta erronkak eta horiek enpresetan izango duten eragina zuzenean ezagutzeko.
Eman izena Euskadiren eta Estatu Batuen arteko harremanak markatuko dituzten joerak, aukerak eta erronkak eta horiek enpresetan izango duten eragina bertatik bertara ezagutzeko.
Programa
09:30 – Gonbidatuen akreditazioa eta harrera
10:00 – Irekitze instituzionala
Mauricio Arregui Aulestiarte, Gipuzkoako Ganberako Presidentea
Alan D. Solomont, Spain-U.S. Chamber of Commerceko Administrazio Kontseiluko lehendakaria eta Estatu Batuek Espainian duten enbaxadorea (2009-2013)
Imanol Pradales, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria
10:20 – Irekiera-hitzaldia
Estatu Batuek Espainian duten enbaxadako ordezkaria
10:40 – Estatu Batuetako ekonomiaren erradiografia: joerak eta agertokiak
Ekonomista burua, CaixaBank
11:10 – Estatu Batuak, aukeren herrialdea
Mahai-ingurua Estatu Batuetan presentzia eta esperientzia duten euskal enpresekin
11:40 – Kafe-etenaldia
12:10 – Estatu Batuetako merkataritza eta muga-zergen politika eta Espainiako enpresan duen eragina
Ricardo Santamaria, CESCEko Herrialde Arrisku zuzendaria
12:40 – Enpresarentzako egoera eta jarraibideak: AEBetan negozioak egiteko funtsezko lege- eta zerga-alderdiak. AEB
13:10 – Ekitaldiaren amaiera
Joan hona Agenda
