AZA102025

ETEetan logistika antolatzea: Contract Logistic


Iraupena: 20 ordu Data: 10/11/2025 - 14/11/2025 Prezioa: %100 diruz lagunduta Ordutegia: 9:30-13:30
Ezagutza arloak: Garraioa eta LogistikaIkastaro motak: Doako ikastaroa

Logistika Euskadin proiekziorik handiena duen sektoreetako bat da: enplegua sortzen du, ekonomia sustatzen du eta milaka aukera eskaintzen ditu. Potentzial hori aprobetxatzeko prestakuntza arautua, modernoa eta sektorearekin konektatuta dagoena behar dugu, talentu berriak prestatzen dituena geroz eta teknologikoagoa, globalagoa eta dinamikoagoa den hornidura-katea gidatu dezaten.

Ikastaro hau Roberto Nicolásek (Process Engineering Manager) emango du eta zure ETEan gakoak diren prozesuak diseinatzen eta kudeatzen ikasiko duzu. 

Nori zuzenduta dago: 

Ekoizpen- eta logistika-arloko profesionalak, arlo horretan interesatuta dauden zuzendariak eta enplegua bilatu edo hobetu nahi dutenak.  

Helburua:

Gakoak ikastea enpresaren barne-logistika kudeatu eta kontrolatzeko, bai propioa, bai azpikontratatutakoa. 

Programa: 

  • Enpresa-logistika: Organigrama, logistika fabrikan, plataforma logistikoak, arloak eta funtzioak. 
  • Antolamendua prozesuetan banatuta: VSM (Value Stream Maping) Lanerako jarraibideak.
  • Logistika kontrolatzea: KPIS (Key Performance Indicator/ errendimenduaren adierazle gakoak) – JOBCARDS
  • Antolamendu-beharrak planifikatzea: Schedulling tools (programazio-tresnak).
  • Logistikari aplikatutako etengabeko hobekuntza: Lan metodologia eta 5s
  • Logistika azpikontratatzea, operadore logistikoak: Motak, kontratu-motak, kontrola, komunikazioak eta KAM.

Ikastaroak % 100eko dirulaguntza jasoko du
 

Partekatu

Joan hona Prestakuntza
Aukeratu Arabako Ganberarekin harremanetan jartzeko modua
Informazio eskaera

Bidali zure kontsultak formularioaren bidez. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Eskerrik asko!