
Best Of 2026 sariak - GWC deialdia
Best Of Wine Tourism enoturismo sarien deialdia ireki da.
Ardoaren Hiriburu Handien Munduko Sareak | Great Wine Capitals Global Network antolatzen dituen Best Of sarietarako hautagaiak 2025eko ekainaren 30era arte aurkez daitezke.
Ardoaren Hiriburu Handien Munduko Sarearen Tokiko Batzordeak (Great Wine Capitals Global Network)Best Of Wine Tourism 2026 sarietarako hautagaitzak jasotzeko epea irekitzeko deialdia egin du. Aurtengo apirilaren 29tik ekainaren 30era aurkeztu ahal izango dira.
Best Of Wine Tourism sariek Araban, Bizkaian eta Errioxan enoturismo-zerbitzuak ematen dituzten enpresen jardunbide bikainak bereizten dituzte, Great Wine Capitals nazioarteko sarearen eskualdean bilduta.
Best Of Wine Tourism sariak aitortzen dituzten jarduera-arloak honako hauek dira:
● Ostatua
● Esperientzia gastronomikoak
● Arkitektura, parkeak eta lorategiak
● Artea eta kultura
● Enoturismoko esperientzia berritzaileak
● Enoturismo-zerbitzuak
● Enoturismoko praktika iraunkorrak
Enoturismoan eta komunikabide espezializatuetan adituak diren epaimahai profesional batek hautagaitza onenak ebaluatzen ditu eta ardoaren turismoa modu original, eraginkor eta berritzailean sustatzen duten proiektu bikainak saritzen ditu.
Hautagaitzak inskribatzea
Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten enpresek Errioxako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofiziala, Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofiziala, Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofiziala, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arautzailea eta Bilboko Udala sareko edozein erakundetako betekizunei eta bestelako gaiei buruzko informazioa jaso dezakete.
Enoturismoko onenak munduan
Best Of Wine Tourism sariak 2003an sortu ziren Great Wine Capitals Global Network-en ekimenez. Ardoaren Hiriburu Handien Nazioarteko Sareak nazioartean ospe handia duten mahastizaintzako eta ardogintzako eskualdeei lotutako hamabi lurralde biltzen ditu: Adelaide (Hegoaldeko Australia), Bordele (Frantzia), Lurmutur Hiria (Hegoafrika), Lausanne (Suitza), Hawke 's Bay (Zeelanda Berria), Mainz-Rheinhessen (Alemania), Mendoza (Argentina), Oporto (Portugal), San Francisco-Napa Valley (Estatu Batuak), Valparaíso-Valle de Casablanca (Txile) eta Verona (Italia).
Nazioarteko sare horren helburua garapen ekonomikoa, unibertsitarioa eta kulturala sustatzea da, ardoaren turismoaren sektorean lankidetzan arituz.
1999an sortu zenetik, Great Wine Capitalsek mila proiektu baino gehiago saritu ditu eta hainbat ekimen eta programa garatu ditu enoturismo-zerbitzuetan bikaintasuna lortzeko, enpresei laguntzeko eta prestakuntza, enplegua eta esperientzia-trukea sustatzeko.
Irabazleak munduko bigarren fasera igaroko dira, non originaltasuna eta berrikuntza sarituko diren nazioarteko Best Of Wine Tourism sariekin. Sari nagusiak aurtengo azaroaren 2tik 6ra bitartean Bordelen (Frantzia) egingo den Ardoaren Hiriburu Handien Urteko Konferentzian banatuko dira.
Ondoren, Best Of People 's Choice-ak deitu eta aldarrikatuko dira. Jendearen gogokoenak diren enoturismo-esperientziak herri-bozketa baten bidez hautatzean oinarritzen dira.
Eskaeraren prozedura
Hautagaitza aurkezteko beharrezkoa izango daONLINE FORMULARIO hau betetzea eta secretaria@bilbao-rioja.com helbidera posta elektronikoz dokumentazio hau aurkeztea 2025eko ekainaren 30era arte:
- ARAUDIAsinatu eta bidaltzea.
- Hautagaitzaren defentsarako MEMORIA bat bidali pdf formatuan.
- Bereizmen handiko bi ARGAZKI.
- Aukeran, sustapen-dokumentuak (liburuxkak, bideoak, argazkiak edo beste batzuk) eta prentsa-dosierra erantsi ahal izango dira.
www.greatwinecapitals.com
Joan hona Berriak