
ADM TORINO 2025 - Izen-ematea irekita urriaren 15era arte

Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberak Arabako enpresen partaidetza antolatu du 2025eko abenduaren 2tik 4raTorinoko Aerospace & Defense Meetings (ADM) TORINO ekitaldiaren 10. edizioan. Sektoreko profesionalentzako B2B enpresa-topaketak dira, oso pertsonalizatuak.
Sektore aeroespazialean diharduten enpresentzat da. B2B enpresa-topaketak, hitzaldiak eta erakusketa-gune bat konbinatzen ditu azpikontratistek piezak, katalogoak eta bestelako elementuak erakusteko. Partaidetza Arabako Foru Aldundiaren Araba Interkoop programaren barruan sartuta dago, eta Arabako Ganberak kudeatzen du.
ADM TORINOk Europa, Amerika, Asia, Afrika eta Errusiako 35 herrialdetatik gorako 600 enpresa bildu zituen azken edizioan. Besteak beste, Boeing, Airbus, Bombardier, Saab, Dassault Aviation, Lockheed Martin enpresek ADM Torinon konfiantza dute beren hornitzaile-sarea indartzeko. Izan ere, 9.000 negozio-bilera baino gehiago egiten dira ekitaldian hornitzaile eta kontratista nagusien artean, eta munduko sektore-fabrikatzaile nagusiekin harremanetan jar daiteke agenda pertsonalizatuei esker.
Ekitaldi hau industria-azpikontratazioko enpresentzat da honako hauek eskaintzen badituzte:
- Osagai mekanikoak
- Prozesu bereziak
- Mihiztadura elektronikoak
- Ingeniaritza-zerbitzuak
- Abiazio zibilari eta defentsa-abiazioari aplikatutako teknologia berritzaileak

Parte hartzeko modalitateak
Antolatzaileek proposatzen duten “oinarrizko formularen” pean parte hartzeko aukera ematen dugu honako hauekin:
6 m2-ko (3x2) stand hornitua, argiak, mahaia, 3 aulki, moketa eta enpresaren izena duen errotulua barne.
- Aurkezpen-fitxa ADM TORINO 2025 katalogoan eta katalogoaren ale bat.
- Sartzeko QRa pertsona batentzat.
- B2B elkarrizketa-programa pertsonalizatua hautatutako erosleekin topaketetan (abenduak 3 eta 4). Ordezkari estra bakoitzeko prezioa +300 eurokoa izango da.
- Hitzaldi eta tailer guztietarako sarbidea 2025eko abenduaren 3an eta 4an.
Horrez gain, Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberak honako hauek eskaintzen ditu:
- Laguntzeko teknikariak topaketetan.
- Aholkularitza joan-etorriak eta ostatua antolatzeko eta laginak bidaltzeko.
- Partaidetza sustatzea posta elektroniko bidezko marketinez eta sare sozial profesionaletan.
Informazio gehiago eta izen-emateak
Informazio gehiago eskuratzeko, posta elektroniko bat bidal dezakezu honako helbide elektroniko honetara: subcontratacion@camaradealava.com; bestela, 945 141 800 telefono-zenbakira dei dezakezu.
Aerospace & Defense Meetings (ADM) TORINO ekitaldian parte hartu nahi duten enpresek hemen aurkeztu den modalitatearen arabera, izena eman dezakete buletin hau behar bezala osatuz eta subcontratacion@camaradealava.com helbide elektronikora bidaliz 2025eko urriaren 15a baino lehen.
Joan hona Agenda