Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Zure negozioa errealitate digital berrira egokitzen lagunduko dizugu.

Zertan datza?

Prestakuntza eta aholkularitza teknologikoko programa da, txikizkako saltokietan, horniduren konponketa eta ordezko piezen tailerretan nahiz zerbitzu pertsonalen establezimenduetan negozioaren eredu lehiakorrago bateranzko eraldaketari arrakastaz aurre egiteko tresnak eta ezaupideak eskaintzea helburu duena.

logo euscommerce

Saltoki txikietan, eraldaketa digitala sustatu nahi du, profesionalizatzen laguntzeko eta honako alderdi hauetan hobetzeko:

  • Bezeroekiko harremanak lantzeko modua.
  • Eskainitako zerbitzu eta produktuen hobekuntza.
  • Lehiakortasunaren garapena.

eus-COMMERCE programak lau jarduera-ildo ditu:

1. Aholkularitza:

Zure negozioaren digitalizazio-maila edozein dela ere, zure negozioaren online presentzia garatzeko irtenbide berriak ezartzen lagunduko dizugu, baita dagoeneko dituzunak hobetzen ere.

2. Networking jardunaldiak:

B2B topaldia, txikizkako merkataritzako enpresetan eta zerbitzu pertsonaletan izandako esperientzia arrakastatsuak eta eraldaketa digitaleko azken joerak ezagutzeko jardunaldia.

3. Jardunaldi teknikoa: merkatarien topaketa.

Joan den ekainaren 16an, eus-COMMERCEren II. Topaketa egin genuen Bilbon, bezeroaren esperientzia, fidelizazioa eta merkataritzaren digitalizazioa ardatz hartuta. "Bezeroaren esperientzia eta fidelizazioa aro digitalean" lelopean egin zen jardunaldia, eta helburu hauek izan zituen:

  • Euskal inguruneko merkataritza eta eraldaketa digitaleko adituen aholkuak entzutea.
  • Merkatarien artean talde txikiak sortzea Networking batean, esperientziak eta erronkak partekatzeko eta sinergiak sortzeko.
4. Baliabideak:

Balia ezazu gure lineako atari berria, merkataritza-arloko eraldaketa digitala sustatzeko. Prestakuntza jaso, informazioa jaso, ezagutza eta esperientzia digitalak partekatu eta, programaren onuradun bazara, laguntza teknikoa edo teknologikoa jaso ahal izango duzu hemen: www.euscommerce.eus.

Onuradunak:

Programaren hartzaileak txikizkako saltokiak eta zerbitzu pertsonalak dira; farmaziak, estankoak, loteria- eta apustu-etxeak programatik at daude.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako saltokiek balia dezakete programa hau, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 64., 65. edo 66. epigrafeetan alta emanda badaude eta saltzeko/jendeari arreta emateko gune fisikoa badute.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan, zerbitzu pertsonalak ematen dituzten saltokiak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 973.1., 973.3. edo 975. epigrafeetan alta emanda badaude eta saltzeko/jendeari arreta emateko gune fisikoa badute.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko konponketa-tailerrak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 691.2 epigrafean alta emanda badaude eta saltzeko/jendeari arreta emateko gune fisikoa badute.

Parte-hartzaileentzako kostua

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak oso-osorik laguntzen ditu diruz zerbitzu guztiak.

Izen ematea:

2026ko deialdia irekia.

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online