Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera

Arabako industria-enpresak eta benetako negozio-aukerak konektatzen ditugu.

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberaren Azpikontratazio Poltsa zerbitzu estrategikoa da, industria-enpresa azpikontratistak eta Estatuko nahiz nazioarteko erosleak konektatzen dituena; hala, benetako negozio- eta lankidetza-aukerak sortzen ditu

Zertan datza?

Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea egin du dagoeneko, eta Azpikontratazio Poltsa finkatu da Arabako industria-sarearen funtsezko topagune gisa, eta merkatuetarako sarbidea errazten du, bai eta bezeroak nahiz aliantza estrategikoak lortzen lagundu ere. Estatuko SUBCONTEX sarearen parte da, eta lankidetzan aritzen da Eusko Ganberak elkartearekin eta Enterprise Europe Network (EEN) sarearekin; hala, hirurogei herrialde baino gehiagotan identifikatzen ditu merkataritza-aukerak.

Horrez gain, etapa berria hasiko du Poltsak, eta apustu irmoa egingo du enpresen hurbiltasuna nahiz berritutako lantaldea lortzeko. Zuzeneko bisitak eginez, bertatik bertara ezagutu nahi ditugu Arabako enpresen errealitatea, gaitasunak eta beharrizanak, industria-sektorearen bultzadarekin bat datozen zerbitzuak eskaintze aldera.

Gure zerbitzuen katalogoak hauexek hartzen ditu barne:

Etorkizuneko azokak eta ekitaldiak planifikatzeko, oinarritzat hartuko dira Arabako enpresetan antzemandako beharrizanak; hala, merkatuari egokitutako proposamen baliagarri bat bermatuko da.

Parte hartuko dugun B2B topaketen eta azoken egutegia kontsultatu dezakezu hemen.

Nori zuzenduta dago?

  • Bezeroak eta merkatuak dibertsifikatu nahi dituzten ETE azpikontratistei.
  • Nazioarteko merkatuetan edo nazioarteko lankidetzan interesa duten enpresei

Esparru hauek jorratzen dituzten enpresei bereziki zuzenduta dago: mekanizazioa, galdaragintza, galdaketa, eraldaketa metalikoa, plastikoak, elektronika, fabrikazio aurreratua, industria-prozesu lagungarriak eta lotutako zerbitzuak.

 

Izen-ematea eta informazio gehiago

Interesa duten enpresak urteko edozein unetan sartu daitezke Azpikontratazio Poltsan. Atsegin handiz bisitatuko ditugu enpresen instalazioak bertatik bertara ezagutzeko horien jarduera, gaitasunak eta helburu komertzialak; horiek horrela, zure enpresak hazteko eta beste enpresa batzuekin lankidetzan aritzeko dituen aukerak aztertuko ditugu.

Zure enpresa bisitatzea nahi baduzu edo Arabako Azpikontratazio Poltsan nola sartu zaitezkeen jakin nahi baduzu, helbide honetara idatzi iezaguzu: subcontratacion@camaradealava.com.

Hitz egingo dugu?

Dei gaitzakezu edo online kontsulta bat egin dezakezu.

945 141 800Kontsultatu online