

45+ Topaketak: Aukera Berriak, Hasiera Berriak
Ongi etorri 45-60 urte bitartekoentzako Enplegu Azokara. Abenduaren 10ean izango da, Europa Jauregian,lurraldeko enpresa garrantzitsuekin talentua eta esperientzia konektatzeko bereziki pentsatutako gunea.
Jardunaldi honetan, enplegatzaileak bertatik bertara ezagutzeko, zure ibilbide profesionala aurkezteko eta zure profilera egokitutako lan-aukera berriak aurkitzeko aukera izango duzu.
Esperientziaren eta konpromisoaren bidez lan-merkatuari balio handia ematen dioten pertsonen enplegagarritasuna eta laneratzea sustatzea da gure helburua.
Zure garapen profesionala sustatzeko eta etorkizunari ate berriak irekitzeko diseinatutako elkarrizketak eta jarduerak partekatzeko itxarongo dizugu.
Zure esperientziak balio du. Zatoz eta parte hartu talentu eta aukeren sarean.
Enpresa parte hartzaileak

Kontsultatu hemen enpresa parte-hartzaileek eskatutako profilak:
Ekintza osagarriak

Pit Stop: Elkarrizketa artean
Duela gutxiko elkarrizketen inguruan hausnartzen laguntzeko tailerra, ikaskuntzak identifikatzeko eta hobekuntzak diseinatzeko, esperientzia norberaren hazkunderako iturri bihurtuz. Kontua ez da elkarrizketa nola "atera" zen epaitzea, baizik eta hurrengorako ikastea. Azken batean, zure burua etengabe hobetzen ikastea, zure segurtasuna indartzea eta hurrengo aukeretara konfiantza handiagoz joatea da kontua.
Eba Zoilo hezitzaileak, aholkulariak eta coach-ak emana.
Ordutegiak:
- 11:00etatik 11:25era
- 13:00etatik 13:25era

Pit Stop: Aukera berriak aztertu (ikasi, hobetu, eboluzionatu)
Aukera berriak aztertzeko tailerra, lan-merkatuaren esperientzia, trebetasun transferigarriak eta egungo joerak aprobetxatuz. Begirada zabalago batekin, baikortasun berrituarekin eta lan-bide posibleak aztertzen jarraitzeko ekintza zehatzekin aterako zara.
Eba Zoilo hezitzaileak, aholkulariak eta coach-ak emana.
Ordutegiak:
- 10:00etatik 10:25era
- 12:00etatik 12:25era

Argazki set profesionala zure CVrako edo zure sare sozialetarako
Egun osoan zehar egongo da eskuragarri, eta zure irudia eguneratu ahal izango duzu Lidia Abad argazkilari profesionalak egindako argazki batekin, zure curriculumean, LinkedInen profilean edo sare sozial profesionaletan sartzeko.