Modulua: beste zerga batzuk
- Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga.
- Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga.
- Ondarearen gaineko zerga.
Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga ezagutzea oso garrantzitsua da, ondarearen planifikazio txarrak, hil baino lehen, edo dohaintza gaizki zatitzeak behar baino zerga handiagoa ordaintzeko beharra ekar dezakeelako ondorioz; horregatik, merezi du oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga sakonki ezagutzea.
Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergak, bezarekin batera, gure zerga-sistemako zeharkako zergen ikuspegi orokorra osatzen du eta eragin handia izaten du ondasunen trafikoan, pertsona fisikoen artean; halaber, enpresari edo profesionalei eragiten die, bezetik salbuetsita dauden eragiketan. Zerga horrek beste zergekin duen lotura ezagutzea ezinbestekoa da zerga-sistema osoa ulertzeko.
Batez ere, honako hauek aztertuko dira:
- Ondare-eskualdaketen gaineko zerga eta bere harremana beste zuzeneko eta zeharkako zergekin.
- Aplikazio-eremua.
- Noiz eta nola ordaintzen da ohikoenak diren ondare-eskualdaketen gaineko zerga.
- Zein sozietate-eragiketek sortzen dute zerga eta nola gertatzen da.
- Noiz eta nola ordaindu behar da egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga.
- Balioak egiaztatzea
Ondarearen gaineko zerga pertsona fisikoen ondare garbian ezartzen da eta zerga ordaintzea estu lotuta dago pfeza ordaintzearekin.
Tributu horri dagokionez, honako gai hauek jorratuko dira zehatz-mehatz:
- Zerga-egitatea eta salbuespenak.
- Zerga-oinarria zehaztea, zergapetu beharreko ondarearen elementuak baloratzeko arauetan arreta berezia jarrita.
- Likidazio oinarria zehaztea.
- Kuota osoa kalkulatzea.
- Zergaren zenbatekoa doitzea, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren oinarria aintzat hartuta.
- Kenkariak.
- Tributu-zorra.
- Zergaldia eta sortzapena.