Modulua: ekonomia ituna eta zerga arau orokorra
Araban arauak ezartzeko eta zergak aplikatzeko autonomia dela eta, ekonomia itunaren oinarrizko edukia ezagutu behar da, orokorrean bada ere.
Zergen arloko prozedurak aztertzea ezinbestekoa da beren jarduera zerga arloan garatu nahi duten profesional guztientzat, herritarren eta zerga-administrazioaren artean sortzen diren harreman juridikoak arautzeko orduan jokoan dauden arauak ezagutzeko aukera ematen duelako.
Hain zuzen ere, zergapekoen betebeharrak eta eskubideak ezagutarazi nahi da, baita administrazioaren ahalmenak ere, zergak kudeatzeko, ikuskapenak egiteko, tributuak biltzeko eta zehapenak ezartzeko prozeduretan. Era berean, ezagutu behar dira zerga-administrazioaren ekintzen aurka defendatzeko mekanismoak, batez ere, berraztertze-errekurtsoa eta erreklamazio ekonomiko-administratiboa.
Atal honen eskema hauxe da:
1. Ekonomia ituna.
- Foru erakundeen araugintza- eta kudeaketa-eskumenak, arabako zerga-sistema osatzen duen zerga bakoitzari dagokionez.
- dministrazioen arteko eskumenak elkartzeko edo banatzeko guneak.
2. Zergei buruzko foru araua (orokorra).
- Oinarrizko kontzeptuak.
- Zergapekoari informazioa eta laguntza ematea.
- Kudeaketa-prozedura.
- Ikuskapen-prozedura.
- Zerga biltzeko prozedura.
- Administrazio bideko errekurtsoak.