Datu orokorrak
Tokia: Arabako Ganberako Prestakuntza Zentroa. Manuel Iradier k., 17.
Astegunak: asteartea eta osteguna.
Ordutegia: 16:00 – 20:00.
Epea: 2020ko otsailaren 18etik 2020ko abenduaren 10eran arte..
Eskaerak aurkezteko epemuga: 2020ko otsailaren 3ean.
Astegunak: asteartea eta osteguna.
Ordutegia: 16:00 – 20:00.
Epea: 2020ko otsailaren 18etik 2020ko abenduaren 10eran arte..
Eskaerak aurkezteko epemuga: 2020ko otsailaren 3ean.
Helburuak
- Toki, estatu eta nazioarteko mailan garrantzi handieneko zergak aztertzea eta azterketan sakontzea.
- Planifikazio fiskaleko eskema zehatzak lantzea eta kostu fiskala eragiten duten egoerak antzematea, aukerak aztertzeko.
- Enpresa txiki, ertain eta handietako ondorio fiskalak ezagutzea, optimizatze fiskaleko legezko estrategiak diseinatzeko.
Zergatik programa hau?
- Irakasle gehienak Zerga Administrazioko zerga arloko teknikariak eta zuzendariak direlako eta harreman zuzena dutelako zergadunak –pertsona fisiko eta/edo juridikoak– gehien kezkatzen dituzten gaiekin eta gai horien gaur egungo egoerarekin.
- Bizitza ekonomikoan, indarrean dagoen legearekin, benetan sortzen diren arazoei irtenbidea aurkitzen eta egiazko egoerak optimizatzen irakatsiko dutelako.
- Onartuko diren eta esperientziarik ez edo esperientzia gutxi duten pertsonei Euskal Autonomia Erkidegoko bulego eta enpresetan praktikak egiteko aukera emango zaielako.
Nori zuzendua?
Lehentasuna izango dute:
- Zerga arloko ezagupenak gaurkotu nahi dituzten profesionalak (finantza- eta administrazio-arduradunak, arduradun juridikoak,…), bereziki praktikoa den ikuspegitik zerga-sistemari buruzko ezagutza osotua eta sistematikoa emateko.
Onarpen batzordeak aintzat hartuko ditu:
- Etorkizunean profesional gisa zerga arloan jarduteko asmoa duten pertsonak (graduko ikasleak: ekonomia, zuzenbidea, ADE…), esperientziarik gabe edo esperientzia gutxi dutenak.
Aholku-Batzordea
- Teresa Viguri and. Arabako Foru Aldundiko Ogasun zuzendaria.
- Javier Armentia jn. Arabako Foru Aldundiko Zerga Araudiaren zerbitzuburua.
- Eduardo Mozo de Rosales jn. Merkataritza Ganberaren idazkari-zuzendari nagusia.
- Olaia Arrieta and. Merkataritza Ganberako arduradun juridikoa.