Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak, Bilboko eta Gipuzkoako Ganberekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasun Sailaren laguntzarekin eta Espainiak Casablancan duen Merkataritza Bulegoarekin batera, Marokorako Merkataritza Misioa antolatu du, eta 2016ko apirilaren 11tik 15era bitartean gauzatuko da.
Marokorako Merkataritza Misioa arlo anitzekoa da eta erreminta, azpiegitura, logistika, energia berriztagarri, taldeko ondasun, kontsumoko ondasun, automobilgintza eta horren zatien zein agroindustria sektoreei dago zuzenduta.
Espainiak Casablancan duen Merkataritza Bulegoko merkatu-analistek antolatu dute laneko agenda. Marokoko merkatuan interesa duten enpresen sektoreen eta profilen arabera, bilera ezberdinak egingo dira bezero izan litezkeenekin.
Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberaren Nazioartekotze Sailak jasotako ekintzen zati da Merkataritza Misioa.
Canales RSS:
© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz
Tel. +34 945 141 800