945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Estás en: Noticias | Eusko Ganberek Familia Enpresaren Erakundearen XIII. Topaketa egingo dute

Eusko Ganberek Familia Enpresaren Erakundearen XIII. Topaketa egingo dute

Eusko Ganberek Familia Enpresaren Erakundearen XIII. Topaketa egingo dute
06/10/2021

Eusko Ganberek antolatutako Familia Enpresen Erakundearen XIII. Topaketa bihar, urriak 7, ospatuko da Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberaren Ekitaldi Aretoan.

Ekitaldiak, besteak beste, belaunaldien arteko bizikidetza eta kanpoko bazkideen parte-hartzea izango ditu mahai gainean. Gai horiek Josep Tàpies, IESE Business Schooleko Zuzendaritza Estrategikoko Departamentuko irakasle emeritua eta 2003tik 2020ra Familia Enpresako Katedrako titularra, landuko ditu. Gainera, Euskadiko familia-enpresari buruzko azterlanaren emaitzak eta Europako familia-enpresekiko alderaketa aurkeztuko dira.

Jardunaldiari amaieran, mahai-ingurua egingo dute Josep Tàpies berak, Nuria Lekue Galindo Zerbitzuguneko zuzendari nagusiak, David Llordés Salva Industrialeko zuzendari nagusiak eta Jon de Lapatza Amurrioko Trenbideetako zuzendari nagusiak.

Euskal Ganberen Familia Enpresaren Erakundea 2008ko martxoan jarri zen abian, eta enpresa-familiak informatzea, sentsibilizatzea, orientatzea eta prestatzea du helburu, esperientziak partekatuz, enpresaren eta familiaren arteko harremana eta antolaketa hobeto kudeatu ahal izan dezaten, eta, era berean, haien jarraitutasuna erraztu ahal izan dezaten.

Eguna: urriak 7, osteguna
Ordua: 9:30an
Lekua: Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera (Ekitaldi-aretoa, Dato-38)

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.