Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberek Retaileko Euskal Eskolaren III. Biltzarra egingo dute hurrengo ostegunean, ekainak 22. Topaketa hau, Vitoria-Gasteizko Artium Museoan egingo da, “Irten zaitez kutxatik. Zerbitizazioa: produktuaz haratago” lelopean.
Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak eta Gregorio Rojo, Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberako lehendakariak Eusko Ganberen izenean ekitaldiari hasiera emango diote.
Miriam Molino Sánchez Stibo Systems enpresaren industria-praktiken arduradunak inaugurazio saioa irekiko du: “Ausartu eta zoaz produktuaz haratago. Nola definitu eta gauzatu zerbitzuetako estrategia on bat” hitzaldiarekin. Honen ondoren, Maurien Martínez Baccaren txanda izango da, Project Manager Customer Experience -Mind The Gap.
Elena Morenok, Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendariak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak egindako "Servitización, el siguiente paso del comercio en Euskadi" azterlanaren emaitzak aurkeztuko ditu. Ondoren, Diego Domínguez Luque Kiram Diseño & Decoracion enpresako zuzendariak hartuko du hitza.
Gainera, edizio honetan tokiko hiru enpresaren lana jarriko da mahai gainean, lurralde historiko bakoitzeko bana. Zerbitizazioari ikuspegi desberdinetatik nola heldu dioten ezagutuko dugu: bezeroarekiko harremana nola hobetu, marka sortzeko prozesua, merkataritza hobeto ezagutzeko bidea eta helburu den hartzailearen espektroa zabaltzeko moduak. "El buen golpe" Arabatik, "Ciclos La Ferro" Bizkaitik eta Gipuzkoako "Helmet House" enpresek hartuko dute parte.
Canales RSS:
© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz
Tel. +34 945 141 800