945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Estás en: Noticias | Euskal Merkataritzaren XX. Topaketa: Euskadiko merkataritzak sektorearen bihurtze digitalarekin hartu du konpromezua

Euskal Merkataritzaren XX. Topaketa: Euskadiko merkataritzak sektorearen bihurtze digitalarekin hartu du konpromezua

Euskal Merkataritzaren XX. Topaketa: Euskadiko merkataritzak sektorearen bihurtze digitalarekin hartu du konpromezua
09/05/2018

Euskal Merkataritzaren XX. edizioa gaur goizean inauguratu da Gasteizko Arte Garaikideko Artium Museo-Zentroan. Ekintza hau Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberek antolatu egin dute, Merkataritza-Bulego Teknikoen, Merkatari-Elkarteen eta Euskadiko Udalen kolaborazioarekin.

Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako Sailburuordeak, Isabel Muelak eta Eusko Ganberen Presidentea den Gregorio Rojok ireki egin dute ekitaldia. Bertan, hiru lurraldeetako enpresaburu komertzialak eta zenbait entitatetako teknikariak bildu egin dira "Errealitatea digitala bihurtzen da" goiburupean.

Isabel Muelak, empresei eskaini die eraberritzeko eta inguru digitalari egoitzeko jaurlaritzaren babesa eta laguntza. Gregorio Rojok, bere aldetik, Eusko Jaurlaritzako arduradunaren presentzia eskertuz ireki du bere hitzaldia, instituzioen arteko harreman ona adieraziz. "Berriz ere, Euskadiko Merkataritza Ganberek eta Eusko Jaurlaritzak gure ahaleginak batu ditugu elkarren arteko ekimen hau martxan jartzeko. Haren bidez, sektorean adituak zaretenon esfortzua aitortzeaz gain, esperientzia eta tresna berriztatzaileak jarri nahi ditugu zuen eskura, programaturiko hainbat ekintza ezberdinen bitartez".

Gregorio Rojok, topaketa honek euskal geografia osotik banaturiko 30 tailer inguru eskainiko dituela aipatu ondoren, Eusko Ganberek merkataritza sektoreko beste enpresariekin duten konpromezua adierazi egin du. "Zuekin eta zuen negozioekin etorkizunerantz aurrera egiteko konpromezua hartu dugu. Gure esperientzia, aholkularitza eta laguntza guztia eskaini nahi dizuegu, lehiakortasunean, kooperazioan eta berrikuntzan oinarrituz".

Bestalde, Eusko Ganberen Presidenteak, sektore honek euskal ekonomiaren adierazle izan ahal eta behar duela azpimarratu egin du. "Erakargarria eta eraginkorra den merkataritza, zerbitzu hobeezinak eskaintzen dituena ez bakarrik gure biztanle eta auzokoentzako, baita bisitatzen gaituzten eta gure saltokien kontsumitzaile diren turistentzako". Berriz Enpresa, Eus-Commerce eta Bono Comercio 10+ programak aipatu ondoren, Rojok prestakuntzaren garrantzia nabarmendu egin du, "jakintzan egindako inbertsioa inbertsio ziurra da, ezagueran egindako inbertsioa inbertsiorik hoberena da". Bukatzeko, Steve Jobs-en aipu batekin itxi egin du bere aurkezpena, "goseti jarrai zaitezte, ausardia mantendu ezazue".

Ondoren, Good Rebel-eko Digital&Social Paid Media Estrategiako Zuzendaria den Pedro Jesús González Viguerak, merkataritzaren bihurtze digitalari buruz egin du berba, on line salmentez haratago joanez.


Bere aurkezpenaren ondoren, tailerra eta mahai inguruak hasi dira. Tailerraren irakaslea Otromarketing-eko zuzendaria den Pablo Jiménez izan da, Marketing digitaleko estrategien plangintzan eta online akzioen garapenean aditua dena. Honek eremu digitalak eskaintzen dituen aukera berriak erakutsi dizkie parte hartzaileei. Helburua eskura dauden joera, teknika eta tresna guztiak ezagutaraztea izan da. Baita Euskadiko hainbat saltokik IKT-en txertatzearekin eta e-commerce-eko garapenarekin izan dituzten esperientziak ere aztertu egin dira.

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800
Fax. +34 945 143 156

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.