945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Estás en: Noticias | Arabar Enpresen nazioartekotze Sarien XXX. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea ireki da

Arabar Enpresen nazioartekotze Sarien XXX. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea ireki da

Arabar Enpresen nazioartekotze Sarien XXX. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea ireki da
28/09/2015

Hurrengo urriaren 23an Arabar Enpresen XXX. Nazioartekotze Sarietarako hautagaitzak onartzeko epea amaituko da, urtero Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak ematen duena arabar ekonomia sustatuz bere kanpo jardueran euren esfortzu, meritu eta emaitzengatik nagusitzen diren elkarteak saritzeko.

Sariak eremu hauetan nagusitzen diren enpresetara zuzenduta daude: dinamismo esportatzailea, merkatuen irekiera eta dibertsifikazioa, nazioarteko sustapeneko jarduera berritzaileak, atzerrian merkaturatzeko sareak sortu eta zabaltzea eta atzerriko inbertsioak. Bakarrik Araban dauden enpresa esportatzaileek izango dute sariak lortzeko aukera, euren ibilbidea eta nazioartekotze esfortzua islatuz.

Aurreko edizioan AJL Ophtalmics, Araex eta RPK(r)en esfortzu esportatzailea izan zen saritua eta urtebete lehenago Biotechnology Institute, Ega Master eta Envases Metalúrgicos de Álava izan ziren sarituak. Hurrengo azaroaren 26an banatuko diren arabar enpresen nazioartekotze XXX. sarietarako proposamena aurkeztu nahi duten enpresek parte-hartze inprimakia deskargatu dezakete Arabako Ganberako web orritik edo on-line galdetegia bete dezakete.

Enpresek Arabako Ganberako web orrian ikus dezakete sarien oinarrien gaineko informazio guztia: www.camaradealava.com.

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800
Fax. +34 945 143 156

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.