945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Estás en: Noticias | Arabako Ganberak honi buruzko jardunaldia antolatu du: Zibersegurtasuna, berehalako mehatxuaren aurrean erantzuna

Arabako Ganberak honi buruzko jardunaldia antolatu du: Zibersegurtasuna, berehalako mehatxuaren aurrean erantzuna

15/04/2016

Datorren ostegunean, apirilaren 21ean, Arabako Ganberak Zibersegurtasuna, berehalako mehatxuaren aurrean erantzuna jardunaldia egingo du, gaur egun enpresa zein erakundeen gainean dauden mehatxuak aztertzeko helburuarekin, baita zibererasoen ondorioen inguruan informatu eta etorkizunean arriskuak prebenitzeko eta txikiagotzeko jarraibideak aditzera emateko ere.

Interneteko arriskuak

Gauzen interneta errealitate bat da. Gero eta gailu gehiago internetera konektatuta daude. Sareen sarearen hazkundea oso bizkorra da eta onurak handiak dira. Hala eta guztiz ere, alde negatiboa ere badago, ziberbidegabekeria deitzen da eta gaur egun nazioarteko mafien irabazi handiko negozioa da. Izan ere, mundu mailan arazo nagusienetakoa da, droga-trafikoaren eta arma-trafikoaren aurretik.

Ziberbidegabekeriari lotutako informatika-delituak mehatxu eta kezka nagusienetakoak dira gizarte, herri-administrazio, enpresa pribatu eta pertsonen inguru pribatuarentzat. Erakunde kriminalek teknologiaren "boom" eta erabiltzaile zein enpresarien ezjakintasunari esker etekinak ateratzen dituzte; estortsio egin, lapurtu eta norbanako edo enpresen ospeari kalte eginez onura ekonomikoa lortze aldera.

PROGRAMA

Tokia: Arabako Ganberaren ekitaldi-aretoa (Dato kalea, 38)
Data: 2016ko apirilaren 21a

Informazio gehiago eta izen-ematea

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.