Gregorio Rojok, Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberako presidentea den aldetik, eta Fernando Aránguizek, Vital Fundazioaren presidentea den aldetik, Hasten eta Finkatzen programen bidez enpresa-ekimenak sustatzea xede duen lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute.
Bi erakunde horien ustez, ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea Arabak aurre egin beharreko erronka nagusietako bi dira. Enplegua sortzeko enpresa-sarearen zailtasunaren ondotik ezinbestekoa da erakunde-lankidetza kontuan hartuta enpresa berrien sortzea sustatzea, Arabako ekonomia hazteko motor gisa.
Hasten eta Finkatzen programak Arabako Ganberako Enpresak Sortzen eta Finkatzen Laguntzeko Zerbitzuaren bidez kudeatuko dira. Zerbitzu horrek aurten adin-nagusitasuna beteko du. 18 urte hauetan 9.389 ekintzaile baino gehiago babestu dira eta 2.052 enpresa sortzen lagundu da (horietatik % 77 finkatu dira). Arabako Ganberako presidentea den Gregorio Rojoren arabera, ibilbide horrek Arabako ekintzailearen erreferentzia argitzat jotzen gaitu; urtero-urtero Arabako Ganberaren babesa eskatzen duten 600 ekintzaile baino gehiagok bermatzen dute alderdi hori.
Ildo horretan, Ganbera Enpresa Sortzen eta Finkatzen Laguntzeko Zerbitzuaren bidez ekintzaileari laguntza osoa emateaz arduratuko da, enpresa-proiektu bat garatzeak dakarren erronkari arrakastaz aurre egiteko bidea emanez.
Vital Fundazioak, berriz, hitzarmen honek barne hartutako programen parte izateko hautatutako proiektuei 20 poltsa ekonomiko emango dizkie. Fernando Aránguiz presidentearen ustez, akordio hori gure lehentasun nagusietako bat da, alegia, Araban enplegu-aukera berriak sortze aldera bideratutako ekimen horien alde apustu egitea. Halaxe jarri dute agerian enplegua eta ekintzailetza sustatzeko hainbat programetara Vital Fundazioak zuzenduko dituen 1,3 milioi eurok (iaz baino % 71 gehiago), gehitu du.
- Definizioa:
Hautatutako 10 enpresa-proiektu berriek honako hau jasoko dute:
- Talde onuraduna: Araban enpresa-proiektua garatzen ari diren eta oraindik jarduera abiarazi ez duten ekintzaileak.
- Baldintzak:
- Baloratzeko irizpideak: 10 proiektu onuradunak aurkeztutako proiektu guztien artean puntuaziorik altuena lortzen dutenak izango dira, honako irizpide hauei jarraiki:
- Definizioa:
Berriki sortu diren hautatutako 10 enpresek honako hau jasoko dute:
- Talde onuraduna: enpresa-proiektua finkatzen ari diren berriki sortutako enpresak.
- Baldintzak:
- Baloratzeko irizpideak: 10 proiektu onuradunak aurkeztutako proiektu guztien artean puntuaziorik altuena lortzen dutenak izango dira, honako irizpide hauei jarraiki:
Canales RSS:
© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz
Tel. +34 945 141 800