945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Estás en: Noticias | Arabako Ganberak eta Arabako Foru Aldundiak III. Kooperazio Enpresarialaren Foroa ospatuko dute

Arabako Ganberak eta Arabako Foru Aldundiak III. Kooperazio Enpresarialaren Foroa ospatuko dute

Arabako Ganberak eta Arabako Foru Aldundiak III. Kooperazio Enpresarialaren Foroa ospatuko dute
02/10/2017

Datorren ostegunean, urriaren 5ean, Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak Kooperazio Enpresarialaren foroaren hirugarren edizioa ospatuko du. Ekitaldi hau Arabako Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxa finantza-entitatearen babesarekin antolatuko da.

BAN VitalSmarts aholkularitza-enpresatik etorritako José Luis Bulnesek hartuko du parte ekitaldian. Honek, "elkarrizketa erabakigarrietan" aditua izanda, eta zuzendaritza gaitasunen definizioan, ebaluazioan eta garapenean espezializatuta egonda, "Kooperatzeko elkarrizketa erabakigarrien menperatzeari" buruzko hitzaldi bat emango du.

Jardunaldian zehar, hainbat esperientzia arrakastatsu aurkeztuko dira, Dynamik Technological Alliance-ko administrazio kontseiluko idazkariarena, ala Lebario Industrien zuzendari nagusia den Jon Kepa Idoyagarena esaterako. Bestalde, Vidralatik etorritako Aitor Peñaren, zein BIC Gipuzkoako proiektu-koordinatzailearen Marian Gabilondo testigantzak entzuteko aukera egongo da.

III. Kooperazio Enpresarialaren Foroak "KOOPERAZIO ENPRESARIALARI ESKAINITAKO I. ARABAKOOP saria" jasoko du. Lehen edizio honetan, Talleres Aratz eta Burdinberri enpresak izango dira onuradunak. Ondoren, "Speed Networking" saioa burutuko da, enpresen arteko kontaktua errazteko eta etorkizuneko kolaborazioak susta ditzaten loturak sortzeko asmoarekin.

Online izen-ematea

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.