945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Estás en: Noticias | Arabako Ganberak eta Añanako Kuadrillak eskualdeko Enpresa Txiki eta Ertainen hazkundea sustatzeko indarrak batu dituzte

Arabako Ganberak eta Añanako Kuadrillak eskualdeko Enpresa Txiki eta Ertainen hazkundea sustatzeko indarrak batu dituzte

10/07/2015

Garapen ekonomiko jasangarria, langabezi mailen murrizketa eta Añanako ekonomiaren produktibitate eta lehiakortasunaren hazkundea dira Arabako Merkataritza eta Industria Ganberaren eta Añanako Kuadrillaren artean gaur sinatu den hitzarmenaren oinarrizko ardatzak.

Bi erakundeek adostu duten hitzarmenaren helburua hauxe da: ahalmen ekonomikoa eta enpresa-ahalmena duten eremuetan kokatuta dauden baina ohiko informazio eta erabaki zentroetatik urrun dauden enpresa txikiek informazioa, zerbitzuak eta enpresa-sareak eskuratzeko duten aukera modu aktiboan suspertzea. Horretarako, indarrak eta horretara zuzendutako baliabideak batzen dituen programa orokor bat sortu da.

Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak Añanako Kuadrillan kokatuta dauden enpresei haren zerbitzuen eskaintza gerturatzeko interesa du eta bere egitekoa kuadrillak bideratzen dituen eta enpresa-interesa duten hainbat zerbitzuri laguntza ematea izango da, eskualdean espezializatutako langileen bitartez.

Añanako Kuadrilla, bere aldetik, bere eskualdeko garapen ekonomikoan eta enpresa-garapenean interesa duen erakundea den heinean, Arabako Ganberarekin arituko da elkarlanean, enpresa txiki eta ertainak sustatzeko neurrien eraginkortasun handiagoa lortzeko.

Bi erakunde horien arteko lankidetza programa Añanako Kuadrilla aholkatzean eta laguntzean datza, enpresa-interesa duten zerbitzu integratuak eskaintzeko beharrezkoak diren jardunetan, betiere, honakoak bezalako eskumenak edo jarduerak burutzen direnean:

- Nazioarteko merkataritzaren arloko zerbitzuak
- Prestakuntza eta jardunaldiak
- Eskualdeko enpresen zalantzak argitzea
- Ekonomia behatokiak
- Ekintzaileentzako arreta
- Enpresa-lankidetza sustatzea
- Eskualdeko enpresen enpresa-erradiografia.

Bi alderdiek, enpresa txiki eta ertainei eskaintzen dizkieten informazio-ematea eta zerbitzuen jarraipena errazten duen informazio eta kudeaketa sistema bat ezartze aldera.

Zerbitzu publiko bat denez, eskualde horretako edozein enpresa edo ekintzailek erabili ahalko ditu programaren zerbitzuak. Gaur egun 197 enpresa txiki eta ertain daude Añanako Kuadrillan finkatuta.

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800
Fax. +34 945 143 156

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.