945 141 800 Localización y contacto

contacta@camaradealava.com

Estás en: Noticias | 85 milioi arteko finantzaketa ildoei buruzko hitzarmena sinatu dute Kutxabankek eta Arabako Ganberak, ETE-en atzerriko merkataritza bultzatzeko

85 milioi arteko finantzaketa ildoei buruzko hitzarmena sinatu dute Kutxabankek eta Arabako Ganberak, ETE-en atzerriko merkataritza bultzatzeko

85 milioi arteko finantzaketa ildoei buruzko hitzarmena sinatu dute Kutxabankek eta Arabako Ganberak, ETE-en atzerriko merkataritza bultzatzeko
25/05/2016

Gregorio Rojo Arabako Ganberaren Presidenteak eta Fernando Irigoyen Kutxabanken Handizkako Negozioaren Zuzendari Nagusi Ondokoak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Arabako ETE-en esportazio eta inportazio jarduera sustatzeko, baita atzerriko beren lehiakortasuna hobetzeko ere.

Horretarako, Arabako Ganberako bazkide diren enpresen eskura jarri da "Exporta +" programaren bigarren edizioa, hau da, esportazioak finantzatzeko 30 milioi euroko lehentasunezko ildoa. Lerro hori, gainera, beste 20 milioira arte zabaldu daiteke, hasierako zuzkidura agortuko balitz.

Aurten hitzartu den akordioak dakarren berrikuntza nagusia "Inportazioen Finantziaziorako" programaren lehen edizioa abiaraztea da. Hasiera batean 20 milioi euroko zuzkidura izango du programak, eta beste 15 milioira arte zabaldu daiteke.

Hitzarmen honen bitartez konpromiso bikoitza adostu da. Kutxabankek Arabako ETE-en inportazioak eta esportazioak finantzatzeko konpromisoa hartu du, %10eko deskontu gehigarriarekin, eragiketa egitean mailegu-asegurua kontratatzen bada.

Arabako Ganberak, bere aldetik, bazkide dituen enpresen esku jarri du zerbitzu eskaintza integrala nazioartekotze gaietan (dokumentazioa eta aduanetako eskakizunak, merkataritzako aholkularitza, aholkularitza juridikoa, aholkularitza fiskala, deserriratzeak...), baita nazioarteko laurogei merkatutan dituen lankideen sarea ere.

Arabako enpresen esportazioak EAEkoen %27 dira

Azken finean, Arabako Ganberaren eta Kutxabanken arteko lankidetza hitzarmenak, joandako egunetan Gipuzkoako eta Bizkaiko ganbera erakundeekin sinatutakoen antzekoa, Arabako eta Euskadiko ETE-en nazioarteko merkataritzak hazten jarrai dezala du helburu. Zentzu horretan, 2015ean, EAEk erritmo onari eutsi zion, 22.000 milioi euroko balioko produktuak esportatu baitzituen. Eragiketa horietatik %27 dagokie Arabako enpresei.

Kutxabanken datuei dagokienez, kanpo merkataritzarako Araban kokatutako enpresetara bideratutako finantzaketa %38 hazi zen 2015ean, aurreko urtekoarekin alderatuta.

Otras noticias

© Cámara Oficial de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38
E-01005 Vitoria-Gasteiz

Tel. +34 945 141 800
Fax. +34 945 143 156

Diseño Web Veiss

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios.

Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.